Ekonomia -
Osasuna
Primarkek bi kosmetiko erretiratu ditu kutsatuta daudelako
'PS Prep & Perfect Watermelon Primer Water' eta 'PS Prep & Perfect Primer Water Charcoal' dira infekzioak eragiteagatik kendu dituztenak.
agentziak | erredakzioa
Espainiako Osasun Ministerioaren mendeko AEMPS agentziak jakinarazi du Primarkeko bi kosmetikoren sortak erretiratu dituztela mikrobiologikoki kutsatuta daudelako.
Primarkek zehaztu duenez, 'PS Prep & Perfect Watermelon Primer Water' eta 'PS Prep & Perfect Primer Water Charcoal' dira kendu dituztenak, lesioren bat duen azalarekin edo begiekin kontaktuan jarriz gero narritatzen edo infekzioak sortzen dituelako, bereziki inmunitate-sistema ahula dutenen artean.
AEMPSk kontsumitzaileei aholkatu die ez erabiltzeko produktu horiek etxean badituzte, eta Primarkera eramateko dirua itzul diezaieten.
Produktuak 2019ko otsailaren 11tik abuztuaren 30era egon dira salgai marka horretako dendetan.