Ekonomia -

Bidaia ofiziala

Eusko Jaurlaritzak eskaintza turistikoa aurkeztuko du Munichen

Bernabe Unda Industria sailburuak parte hartuko du hitzorduan. Era berean, Cristobal Balenciaga jostunari omenaldia egingo diote zortzi euskal diseinatzailek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du gaur Alemanian, EAEra bisitari gehien ekartzen duen hirugarren herrialdean, Bernabe Unda Industria sailburua buru duen bidaia ofizialaren baitan.

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak azaldu duenez, ekitaldia Praterinsel eraikinean izango da eta 300 gonbidatu bertaratuko dira.

Euskadiko turismoan hirugarren indarra da Alemania, Frantziaren eta Britainia Handiaren atzetik. Iaz 62.000 alemaniar izan ziren EAEn oporretan, 2009an baino % 17 gehiago.

Gaurko hitzorduarekin batera, Cristobal Balenciaga jostun getariarrari omenaldia egingo diote, bere udalerrian haren lana bilduko duen museoaren inaugurazioa egingo den egunean bertan.

Hori horrela, zortzi euskal diseinatzailek parte hartuko dute omenaldian eta bakoitzak Euskal Herrian inspiratutako jantzi bana aurkeztuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea