Ekonomia -

300 gonbidaturen aurrean

Euskadik bere turismo-eskaintza aurkeztu du Alemanian

Bestalde, Bernabe Unda Industria sailburuak Municheko Merkataritza Ganbera bisitatu du Alemanian aplikatzen diren lanbide heziketa sistemak ezagutzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak bere turismo-eskaintza aurkeztu du sektorearen hirugarren merkatu garrantzitsuenaren aurrean, Alemanian. Joan den urtean Alemaniatik Euskadira 62.000 bidaiari etorri ziren, gutxi gorabehera, % 17ko hazkundea izan ostean.

''Euskadik moda-gustua du'' lelopean, ekitaldi horren bitartez Cristobal Balenciaga jostunari omenaldia egin nahi zaio, eta zortzi euskal diseinatzaile inplikatu dira ekimen horretan: Alicia Rueda, Maria Cle Leal, Miguel Palacio, Minimil, Marian Ocariz, Modesto Lomba, Isabel Zapardiez eta Lemoniez.

Besteak beste, Alemaniako turismo-sektoreko hainbat profesionalek bertaratu dira, baita komunikabideetako ordezkariak, Municheko bizitza sozialaren eta kulturalaren hainbat ordezkari eta Bavaria eskualdeko zenbait agintari ere.

Urteko lehen lau hilabeteetan Alemaniako turismoak goranzko joerari eutsi dio Euskadin, eta % 2,9 igo da guztira.

Munich eta Bavierako Merkataritza Ganberan, bisitan

Lehenago, Bernabe Unda Industria sailburuak Municheko Merkataritza Ganbera bisitatu du Alemanian aplikatzen diren lanbide heziketa sistemak ezagutzeko.

Municheko Ganberarekin lankidetza areagotzeko aukerak aztertu ditu Eusko Jaurlaritzak, internazionalizazioaren esparruan.

Bekadunen trukaketa aztertu dute Undak eta Peter Driessen Bavariako erakundeko presidenteak. Euskal bekadunek Alemaniako enpresetan praktikak egin ahal izateko SPRIrekin lankidetza hitzarmen bat proposatu du sailburuak.

Zentzu horretan, bilera amaitu ostean, bekadunen kopurua biderkatu nahi dutela azaldu du Undak, "500 bekadun izan arte".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea