Ekonomia -
Zorra
EAEko ospitaleak, Espainian zor txikinetarikoa dutenen artean
EAEko ospitaleek 51,5 milioi euroko zorra dute, sendagaietan. Nafarroak eta Errioxak soilik dute zor txikiagoa Estatuan. Andaluziak, Valentziak eta Madrilek dute zor handiena.
Erredakzioa
EAEko ospitale publikoek 51,5 milioi euroko zorra dute sendagaiak ematen dituzten enpresekin, Farmaindustria sektoreko patronalak gaur argitaratutako datuen arabera.
Martxoaren 31ko datuen arabera, EAEko sare publikoko ospitaleak Espainian zor txikienetarikoa dutenen artean daude. Hirugarren postuan daude zerrenda horretan, Nafarroakoen (9,4 milioi euroko zorra) eta Errioxakoen (41,8 milioi) atzetik.
Gainera, Farmaindustriaren txostenaren arabera, EAE urteko lehen hiru hilabeteetan ospitaleen zorra murriztu duten bost erkidegoetatik bat izan da.
Espainia mailan, Farmaindustriaren datuen arabera, Osasun Zerbitzu Nazionalak 5.191,9 milioi euro zor ditu; zor handiena dutenen erkidegoen artean, hauek daude: Andaluzia, Valentzia, Madril, eta Gaztela eta Leon.