Ekonomia -

Lan istripua

Langile bat oso larri zauritu da Lesakan

Ezbeharra atzo eguerdian jazo zen Transformados Zalain enpresan, baina Foruzaingoak gaur eman du horren berri.

Langile bat oso larri zauritu da Lesakan (Nafarroa). Argazkia: Foruzaingoa
Langile bat oso larri zauritu da Lesakan (Nafarroa). Argazkia: Foruzaingoa
Langile bat oso larri zauritu da Lesakan (Nafarroa). Argazkia: Foruzaingoa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

46 urteko gizonezko bat oso larri zauritu zen atzo Lesakako Transformados Zalain enpresan izandako lan istripu batean.

Ezbeharra atzo eguerdian jazo zen, baina Foruzaingoak gaur eman du horren berri.

Iturrion arabera, behargina zauritu egin zen eta odoljarioa eduki zuen. Foruzainek artatu zuten lehendabizi,  harik eta osasun langileak heldu ziren arte.

Zauritutako langilea Donostia Ospitalera eraman zuten. Foruzaingoak hartu du lan istripua ikertzeko ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Albisteak Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Foru Polizia