Ekonomia -
Negoziazio kolektiboa
CCOOk eta UGTk ez dute Gobernuaren proposamenarekin loturarik ikusten
Lan ministroak sindikatuek eta patronalak egindako kritikei erantzun die, negoziatzen jarraitzeko animatuz. Akordiorik lortzen badute, Gobernuak zuzenketa gisa gaineratuko dituela esan du.
Erredakzioa
CCOOk eta UGTk negoziazio kolektiboaren erreformari dagokion proposamenarekin bat ez datozela esan diote Gobernuari. Horrez gain, "oreka edo funanbulismo ariketa batean" saiatzen ari bada, "oker" dabilela azpimarratu dute, inor pozik ez uzteko arriskua duelako.
"Hau ez da patronalarekin lortutako akordioa", esan du Toni Ferrer UGTko ekimeneko idazkariak. Ferrer prentsaurrekoan agertu da Ramon Gorriz CCOOko idazkariarekin batera, Valeriano Gomez Lan Ministroarekin bi orduz bilduta egon ondoren. Bilera horretan, Ministroen Kontzeiluak ostiralean onartuko duen dekretuaren zirriborroa eztabaidatu dute.
"Erreforma erabilgarria nahi dugu, negoziazio kolektiboak ekonomiaren eta enpleguaren alde egiteko", esan du Toni Ferrerek, negoziatzen jarraitzea beharrezkoa dela gaineratuta.
CCOOko ordezkariak, bestalde, "Gobernuak egin nahi duen alde bateko erreforma", ez du epe zehatz bat betetzeko egiten; helburua, aldiz, "finantza merkatuei seinale bat egitea" da, eta horrekin "hanka sartzen" ari dira.
Gorrizek azpimarratutakoaren arabera, erreformarik onena talde ezberdinen artean "adostutakoa" da.
Gomez: "Negoziatzen jarrai dezatela"
Valeriano Gomez Lan ministroak, berriz, enpresariei eta sindikatuei hitzarmen kolektiboen sistemak negoziatzen jarraitzeko eskatu die, akordi batera iritsiz gero, alderdi sozialistak "poz handiz" sartuko lukeelako Gobernuaren lege dekretuan.
"Prozezua ez da bihar amaitzen, bihar hasi egingo da", esan du Gomezek gizarte-eragileek zirriborroari ezekoa eman ondoren. Legean Ministro Kontseiluak ostiralean onartuko du eta ondoren Parlamentura eramando dute.
Ministroa enpresen barne malgutasuna negoziazioaren alde agertu da, hau da, langileen lan baldintzen inguruan eztabaidatzea, baina "hitzarmenen luzapen automatikoei dagokienez" langileak babesik gabe uzten dituen erreformarik ez dela egongo ohartarazi die.
Gobernuaren proiektuak "lan harremanen inguruan egindako proposamenik ausartena eta sakonena da", barne malgutasunean hiru elemento berri sartzen dituelako: soldata hitzarmenek indarra galtzea, lan baldintzen aldaketa sakonak eta enpresaren hitzarmenak lehentsauna izatea.