Ekonomia -
Arabako enpresaburuak
'Euskal enpresaburuek normaltasunez lan egiten dute lehendabizikoz'
Arabako enpresaburuen presidenteak urteko batzordeari amaiera eman dio Gasteizen, eta ETAko estortsio eza azpimarratu du.
Erredakzioa
Juan Jose Azurmendi Arabako enpresaburuen presidenteak "bortizkeriarik gabeko eszenatokia eta ulermena iraunarazi" ahal dutenei dei egin die Juan Pablo II.ren bake tesiak ezartzeko. Juan Pablo II.ak esan zuen: "Bakea ez da odolezko letrekin idazten, adimenarekin eta bihotzarekin baino".
Azurmendik Arabako enpresaburuek urtero egiten duten batzarrari amaiera eman dio Gasteizen, eta urte askotan lehendabizikoz "normaltasunez lan egiten ari direla" azpimarratu du.
"Orain dela bi hilabete ETAren mehatxurik, xantaiarik eta estortsiorik gabe lan egin dezakegu. Espero dut egoera hori atzeraezina izatea", esan du.
Eszenatoki berdinean, Patxi Lopez lehendariak "egoera ekonomiko bidegabea zuzentzeko politikaren gaitasun eza" onartu du; ildo horretan, enpresaburuen eta langileen onuren eta betebeharren arteko "oreka bat" bilatu behar dela esan du.
Lopezek Arabako enpresaburuei azaldu dienez, "XIX. mendeko paradigmak gainditu" behar dira; izan ere, "XXI. mendeko enpresa ezin da langileen eta enpresaburuen arteko gatazka gunea izan".
Gainera, M-15 mugimenduaren harira, Lopezek adierazi du argi dagoela gizartearen zati baten "gogaitzea".