Ekonomia -
Interes tasak
Uztailean interes tasak igo litezkeela iragarri du Trichetek
Europako Banku Zentralak euroguneko inflazio eta hazkunde iragarpenak berrikusi ditu. Aurrekoak martxoan egindakoak ziren.
Erredakzioa
Jean-Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidentearen esanetan, baliteke uztailean eurogunean interes tasak igotzea. Erakundeak "arreta handiz” zainduko du prezioen eboluzioa.
Trichetek esan duenez "prezioen egonkortasuna hautsi eta salneurriak igotzeko arriskua dago".
Orain arte, Europako Banku Zentraleko presidenteak adierazpen horixe, “prezioen arreta berezia”, erabili du, merkatuei Bankuak hurrengo hilean diruaren prezioa garestitu behar zuela jakinarazteko. Europako Banku Zentralak euroguneko inflazio eta hazkunde iragarpenak berrikusi ditu. Aurrekoak martxoan egindakoak ziren.
Europako Banku Zentralak euroguneko inflazioa aurten % 2,5 eta % 2,7 artean geratuko dela uste du, eta horrek martxoan egindako aurreikuspenaren emaitzak aldatuko lituzke; izan ere, orduan % 2 eta % 2,6 artean egongo zela esan zuten.