Ekonomia -

aurreikuspen makroekonomikoa

Espainia uste baino gutxiago, % 1,9, haziko dela aurreikusi du Europako Batzordeak

Espainiako Gobernuaren aurreikuspenak baikorragoak ziren (% 2,1). Bruselak ohartarazpena ere egin dio Espainiari: defizitaren helburua gaindituko du.

Pierre Moscovici Gai ekonomikoetarako komisarioa, EFEren artxiboko argazki batean.
Pierre Moscovici Gai ekonomikoetarako komisarioa.
Pierre Moscovici Gai ekonomikoetarako komisarioa, EFEren artxiboko argazki batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak gaur jakinarazi dituen aurreikuspen makroekonomikoen arabera, Espainiako ekonomia espero baino gutxiago haziko da aurten zein 2020an. Zehatz jarrita, 2019an % 1,9 haziko da, eta 2020an, % 1,5. Espainiako Gobernuak egindako aurreikuspenen azpitik kokatzen dira biak.

Udazkeneko aurreikuspen horien arabera, langabezia jaitsi egingo da, baina kasu honetan ere, apirilean iragarritakoa baino gutxiago:  % 13,9ra, aurten; % 13,3ra, 2020an, eta % 12,8, 2021ean.

Espainiako Gobernuak urrian kaleratutako aurreikuspenak % 2,1era murriztu zuen 2019rako hazkunde ekonomikoaren aurreikuspena, eta % 1,8ra, 2020koa. Defizitari dagokionez, 2019rako % 2an kokatu zuen, eta 2020rako, aldiz, bi hamarren jaitsi eta % 1,7an utzi zuen.

Europako Batzordearen arabera, ordea, % 2,5ekoa izango da 2019an. 2020rako % 2,2an kokatu du, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrik ez egotea egin du horren erantzule. Izan ere, hauteskundeak errepikatu behar izan direnez, 2018ko aurrekontuen bigarren luzapena aurkeztu zion Espainiako Gobernuak Bruselari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Europa Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak