Ekonomia -
Prezioen bilakaera maiatzean
KPI mantendu egin da eta urtetik urterako tasa % 3,5era jaitsi da
EAEn inflazioa hamarren bat jaitsi da maiatzean apirilarekin alderatuz. Nafarroan, berriz, % 0,1 igo da. Erregaien jaitsierak eragin die besteak beste prezioei.
Erredakzioa
Kontsumorako Prezioen Indizea egonkor mantendu da maiatzean, ez du aldaketarik jasan apirilekoari erreparatuaz gero. Urtetik urterako tasa, berriz, % 3,5era jaitsi da erregaien eta antolatutako bidaien prezioen beherakadak eraginda, besteak beste.
Urtetik urterako tasa, maiatzaren 30ean argitaratutako KPI aurreratuaren berdina da. Apirilekoa baino hiru hamarren txikiagoa izan da, eta azken zortzi hilabeteetan jasan duen lehen beherakada da. Urtea hasi zenetik erregaien igoerak prezioak garestitu ditu, urtarrilean % 3,3ra igo zen, % 3,6ra otsailean eta martxoan %&' || 'nbsp; 3,8 ra eta apirilean % 4,5era, 2008az geroztik izan duen mailarik altuena.
Kontsumorako Prezioen Indize Armonizatuaren urte arteko tasa % 3,4ean kokatu da, aurreko hilabetean baino hamarren bat gutxiago.
EAEn % 0,1 jaitsi da inflazioa maiatzean eta urtetik urterako tasa % 3,4ean kokatu da.
Estatuko Estatistika Institutuaren arabera, Nafarroan prezioak % 0,1 igo dira joan den hilabetean eta urte arteko tasa % 3,4an finkatu da.