Ekonomia -
Lan ministroaren arabera
Gutxieneko soldata % 1,5 eta % 2,5 inguru igoko da 2012an
Lanbide arteko gutxieneko soldata 641,40 eurokoa da egun. Valeriano Gomezek esan du aurreikusitako igoera 2010-2012ko Negoziazio Kolektiboaren Konfederazio arteko akordioan jasotakorekin bat datorrela
Erredakzioa
2012an lanbide arteko gutxieneko soldata % 1,5 eta % 2,5 inguru haziko dela aurreikusi du Valeriano Gomez Lan eta Gizarte gaietarako ministroak. Gutxieneko soldata 641,40 eurokoa da egun.
2010-2012ko Negoziazio Kolektiboaren Konfederazio arteko Akordioan jasotakoarekin bat dator soldata igoera hori. 2011n % 1 eta % 2 arteko igoera aurreikusten da, eta % 1,5 eta % 2,5 ingurukoa 2012an, zikloaren amaierako berrikuste klausularekin eta soldata-erregimena ez aplikatzeko klausularekin, adostutako igoera aurrera eraman ahal izateko zailtasunak dituztela egiaztatzen duten enpresentzat.
Santanderren, Kazetarien Elkarteak Berri Ekonomikoen inguruan antolatutako ikastaroan egin ditu adierazpen hauek Valeriano Gomezek.
Inflazioaren bilakaerari dagokionez, KPIk datozen hilabeteetan beheranzko bidean jarraituko duela aurreikusi du, elikagaiek eta erregaiek joera horri eusten badiote.