Ekonomia -
Espainiako datuak
Etxebizitzaren prezioa % 4,1 jaitsi da urteko lehen hiruhilekoan
Beheraka horren arrazoi nagusia erabilitako etxebizitzaren merketzea (% 6,3) izan da. Etxebizitza berrien prezioak % 1,9ko jaitsiera izan du.
Erredakzioa
Etxebizitzaren prezioa % 4,1 jaitsi da urteko lehen hiruhilekoan, Espainian, iazko epealdi berarekin alderatuta, Estatuko Estatistika Institutuak gaur jakinarazi duenez.
Etxebizitza librearen merketzeak geldialdia izan zuen 2009ko bigarren hiruhilekotik aurrera. Orduan jaitsiera % 7,7koa izan zen eta merketze prozesu horren moteltze-joera azken hiruhileko honetan hautsi da. Beheraka horren arrazoi nagusia erabilitako etxebizitzaren merketzea (% 6,3) izan da. Etxebizitza berrien prezioak, berriz, % 1,9ko jaitsiera izan du soilik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea