Ekonomia -

Lan gatazka

Bilboko metroak zerbitzuaren % 55 eskaini du gaurko lanuztean

79 langilek egin dute bat 05:45 eta 08:45 artean egin duten grebarekin eta sindikatuek diote jarraipena oso zabala izan dela.

Argazkia: Efe
Argazkia: Efe
Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko metroko langileek lanuztea egin dute gaur ere, lan-hitzarmenaren defentsan, 05:45 eta 08:45 artean, eta zerbitzuaren % 55 eskaini du garraio publikoak.

Sindikatuek eta zuzendaritzak bilera egin zuten atzo, baina ez zuten gatazka desblokeatzea lortu eta sindikatuek lanuzte gehiago iragarri dute uztaila eta abuzturako.

Metroko zuzendaritzak plantillan egin nahi dituen murrizketak eta beharginei sinatuarazi nahi dien isilpeko akordioa negozia ezina da sindikatuentzat eta bi puntu horietan aldaketarik ez badago lanuzteekin jarraituko dutela azaldu du Rafa Valencia Enpresa Batzordeko buruak.

Enpresak gaurko bilera deitu du sindikatuekin eta bertan proposamen berri bat aurkeztuko duela esan du.

Eskaintza horretan azarotik aurrera izango den plantilla agertu behar da, hau da, Basauriko geltokia zabaldu ondorengoa, eta langileek batzarretan astelehenean eztabaidatuko dutena.

Metroko beharginen greba laugarren astera iritsi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea