Ekonomia -

Lan gatazka

Jaurlaritzarentzat 'justifikaezina' da Haurreskolen greba

Hezkuntza Sailaren "lan bikaina" zikintzeko ELAk, STEE-EILASek eta LABek "asmo txarrez" jokatu dutela uste du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntza Sailarentzat "justifikaezina eta justifikatu gabea" da gaurko ELAk, STEE-EILASek eta LABek Haurreskoletan deitu duten lau orduko lanuztea. Isabel Celaa buru duen Hezkuntza Sailaren "lan bikaina" zikintzeko ELAk, STEE-EILASek eta LABek "asmo txarrez" jokatu dutela uste du Jaurlaritzak.

Jaurlaritzak agiri batean azaldu duenez, protesta "justifikaezina da garaiotan" eta bereziki "ekaineko soldatan, Auzitegi Nagusiaren aginduz, egin zitzaien murrizketa itzuliko dietela kontuan izanda".

Haren esanetan, hiru sindikatuek "Hezkuntza Sailaren kontrako asmoa eta jarrera erakusten dute pisuzko argumenturik gabe", izan ere, "lehendakaritik hasi eta EAEko langile publiko guztietaraino, gastua eta defizit publikoa murrizteko lan egin dute denek, Eusko Legebiltzarrak hala erabaki zuelako".

"Botere judizialak ebatzi du Partzuergoak gehiegikeriaz jokatu duela soldata murrizketan eta hori dela eta, dirua itzultzea erabaki dute", gogorarazi du Jaurlaritzak.

Gainera, Hezkuntza Sailak eta Haurreskolak Partzuergoa osatzen duten udalek "dirua itzultzea eta helegitea aurkeztea" erabaki duela azpimarratu du Jaurlaritzak, helegitea onartuta ere itzulitako dirua hor geratuko delako.

"Hezkuntza Sailak ez du 450.000 eurotan murriztu aurrekontua, sindikatuek salatzen duten moduan, diru horrekin 2010eko soldata murrizketa ordainduko baitu", argitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea