Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Chavesek udalen bat-egitea defendatu du Aldundiak kendu aurretik

Manuel Chaves Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteordearen arabera, udalen bat-egitea "ezin da aldebakarrekoa izan", borodatezkoa baizik.

Manuel Chaves Espainiako hirugarren presidenteordea. Argazkia: EFE
Manuel Chaves Espainiako hirugarren presidenteordea. Argazkia: EFE
Manuel Chaves Espainiako hirugarren presidenteordea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Chaves Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteordeak udalen borondatezko bat-egitea defendatu du Aldundiak kendu aurretik. Horrez gain erakunde publikoen disfuntzio eta bikoiztasunaren inguruko txosten bat aurkeztuko duela jakinarazi du.

Felipe Gonzalez Espainiako presidenteordeak Aldundiak kendu eta Espainiako udalen kopurua murriztu behar zela esan zuen, eta horren harira egin ditu adierazpen hauek Chavesek Europako Senatuen Elkarteko XIII. Kongresuan.

Lurraldeko presidenteordearen arabera, gastu publikoa nola jaitsi pentsatzea "garrantzitsua" da, baina "gauza hauek erraz esaten dira eta gero egiteko zailak izaten dira", erantsi du.

Espainiak dituen 8.000 herritatik nahiz eta kopuru "handi batek" 2.000 biztanle baino gutxiago izan, udalen bat-egitea "modu aldebakarrean" ezin dela egin adierazi du, herri erakundeen adostasunarekin eta borondatez baizik.

"Eurek erabaki behar dute. Goitik egitea ezinezkoa dela uste dut, eta legez kanpokoa gainera" adierazi du Chavesek eta Partzuergoen eta metrópoli guneen apustua egin du.

Bide horretan, autonomia erkidegoei lurralde horretan duten hurbiltasunagatik edo antzekotasungatik batzeko aukera izango luketen herrien mapa egiteko proposamena luzatu du Chavesek. Behin udalerrien kopurua gutxitutakoan "errazagoa izango litzateke" Aldundiak kentzea, baina bertako funtzionariok kontuan izan behar direla ohartarazi du. "Eurekin zer egin pentsatu behar da", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea