Ekonomia -

Lan-istripua Nafarroan

Langile bat larri zauritu da Allon, sei metroko altueratik behera jausita

Behargina, 21 urteko gizonezkoa, zuntz optikoa jartzen ari zen Nafarroako udalerri horretan. Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Lan ezbeharra gertatu zen lekua, El Prado kalean. Argazkia: @policiaforal_na
Lan ezbeharra gertatu zen lekua, El Prado kalean.
Lan ezbeharra gertatu zen lekua, El Prado kalean. Argazkia: @policiaforal_na

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko behargin bat larri zauritu zen atzo, asteartea, Allon (Nafarroa) gertatutako lan-istripu batean, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Laneko ezbeharra 16:05ean jazo zen, El Prado kalean. Behargina zuntz optikoa jartzen ari zela, argitu gabeko arrazoiak tarteko, sei metroko altueratik jausi zen.

Erorikoaren ondorioz, hainbat lesio traumatiko egin zituen, eta Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten, larri. Bertan hil da.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du lan-istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa