Ekonomia -

Jaurlaritzaren datuak

Lan-erregulaziorako espedienteen kaltedun kopurua % 40 jaitsi da

Maiatza bukaeran, lan-erregulaziorako espedienteek kaltetutako langileak 16.139 ziren, iazko maiatzean baino 1.040 gutxiago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan % 40ko beherakada izan zuen maiatzean lan-erregulaziorako espedienteek kaltetutako langileen kopuruak, iazko maiatzean baino 1.040 gutxiago, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte-gaietarako Sailak zabaldutako datuen arabera. Laugarren hilabetez jarraian egin du behera lan-erregulaziorako espedienteek kaltetutako langileen kopuruak.

Joan den hilabetean, Jaurlaritzak 98 espediente onartu zituen, 2010eko maiatzean baino % 33 gutxiago eta aurreko hilabetean baino 24 gutxiago. 98 espediente horietatik 73 etendurakoak izan ziren; 18, lan-ordu murrizketakoak; eta zazpi iraungitzekoak.

Lan-erreformaren ondorioz, murrizketakoak dira gehien aplikatzen diren espedienteak. Espedienteen % 90 enpresa-komiteen eta zuzendaritzen artean adostutakoak izan dira.

Gehien kaltetutako zonaldeak hauek dira: Arabako lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea