Ekonomia -

Elkarrizketa 'Egunon Euskadi'n

Muñoz: 'Zapaterok eskuinera egingo eta erreforma okerragotuko du'

Parlamentutik igaro ostean, hitzarmen kolektiboaren erreforma "gogortuko" izango dela uste du ELAko idazkari orokorrak.

Txiki Muñoz, ELAko idazkari orokorra. Argazkia: EITB
Txiki Muñoz, ELAko idazkari orokorra. Argazkia: EITB
Txiki Muñoz, ELAko idazkari orokorra. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Txiki Muñoz ELAko idazkari orokorraren esanetan, hitzarmen kolektiboaren erreforma "gogortuko" da behin Parlamentutik igaro osten. Muñozen arabera, "Zapaterok eskuinera egingo du eta oso garrantzitsuak diren hitzarmen kolektiboaren defentsa tresnak arriskuan jarriko dituen erreforma hura okerragotuko du". "Parlamentuak babesa eskaintzen ez badio", iragarri du Muñozek, "Rajoyk emango dio".

"Alderdi sozialdemokrata baten ordezkaria da eta kapitalaren menpeko agenda darama: horra hor Zapateroren paradoxa", azpimarratu du. Zentzu honetan, Muñozen arabera, ekonomia eta gizarte gaietan, "Zapatero eta Berlusconi berdinak dira".

ETB-2ko "Egunon Euskadi" saioan eskainitako elkarrizketan, elkarrizketa sozialaren eta bertan parte hartzen ari direnen aurka egin du ELAko arduradunak. Honen esanetan, "honi ezin zaio elkarrizketa soziala deitu, diru-zorroa lapurtzen ari digute, ezinezkoa da kapital handiaren laguna den gobernu bati babesa ematea".

Era berean, Euskadiko patronala ere gogor kritikatu du. "Murrizketek botere handiagoa ematen diotenean, Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioren kide da eta oso espainiarra sentitzen da eta aldi berean, oso euskalduna denez, Kontzertu Ekonomikoak zergak ez ordaintzea ahalbidetzen dio". "Haien interesen arabera, elkarte batekoak nahiz bestekoak dira eta hitzarmen kolektiboren erreforma honek asko emango dio Euskadiko patronalari", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea