Ekonomia -
Diputatuen Kongresua
Espainiako Bankuak erkidegoetako aurrekontuak bideratzea eskatu du
Miguel Angel Fernandez Ordoñez bankuaren gobernadoreak erkidegoen zorrak baimentzeko araudia "zorrotz" betetzea eskatu du, eta horien finantzen egoera eguneratuta egotea eta publiko egitea.
Erredakzioa
Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadoreak zorrak baimentzeko araudia erkidegoek "zorrotz" betetzea eskatu du, eta horien finantzen egoera eguneratuta egotea eta publiko egitea, Estatukoen kasuan egiten den moduan.
Diputatuen Kongresuko Ekonomia Batzordean egindako agerraldian Ordoñezek azaldu duenez, autonomia erkidegoek aurrekontuak "irmoki bideratu" behar dituzte.
Gobernadorearen arabera, egungo krisian administrazio publikoek jasandako "kalte handiak" neurriak hartzea behartzen du portaera orekatuagoa izan dezaten goraldietan eta atzeraldietan.
"Merkatuen zaintza zorrotza"
Ordoñezek ohartarazi du Espainiako ekonomia "merkatuen zaintza zorrotzpean" dagoela, eta arrisku-saria "arrazoirik gabe" garestitu dela.
Azken asteotan Greziako erreskatearen inguruan izandako desadostasunek merkatuak baldintzatu dituztela azpimarratu du gobernadoreak. Era berean, Espainiak egiteke dituen erreformen inguruan ere zalantzak zabaldu direla uste du.