Ekonomia -

Lan gatazka

Euskaltelentzako lan egiten duten 113 langile kaleratuko dituzte

Euskaltelek azpikontratatutako Bai Esan izeneko enpresarentzat egiten dute lan, bezeroen arreta zerbitzua eskaintzen, gehienak emakumeak dira. ELAk, LABek eta CCOOk mobilizazioak iragarri dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaltel azpikontratatutako Bai Esan enpresako langileak dira, emakumeak gehienak. 1997tik egiten dute lan telefono konpainiarentzat azpikontratatutako hainbat enpresen bitartez.

Enpresa batzordeak esan duenez, Euskaltelek Bai Esanen zerbitzuak deuseztatzeko enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztu zien atzo. "Gure enpresak zerbitzua amaitu dela argudiatzen du eta uztailaren 26rako likidatu behar duela eta langile guztiak kaleratuko dituzte", azaldu dute batzordeko ordezkariek.

Lan Erregulazio Txostena ez dutela onartuko azpimarratzeaz gain, euren lanpostuek "jarraipena" izango dutela salatu dute zerbitzua Ibermatica izeneko enpresari esleitu dietelako. Antza denez, konpainia horrek Bai Esaneko gerentzia, koordinatzailea eta 10 langile kontratatu ditu.

Halaber, Ibermaticak langile horiei "xantaia" egin diela salatu dute "Bai Esanen borondatezko baja aurkeztu behar izan dute eta aintzinatasunari uko egin behar izan diote duela 14 urte hasi zuten lan berdina egiten jarraitu ahal izateko", erantsi dute.

Egoera honen aurrean bihar, asteazkena, lanuztea deitu dute eta datorren ekainaren 29an eta uztailaren 6an eta 7an greba deitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea