Ekonomia -

Lan-egutegia

Eusko Jaurlaritzak 2012ko lan-egutegia onartu du

EAEko 2012ko lan-egutegia ezarri du Eusko Jaurlaritzak; igandeez gain, 12 jai-egun izango dituzte hiru lurraldeek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren urtean, urtarrilaren 6a (Jaunaren Agerkundea), apirilaren 5a (Ostegun Santua), apirilaren 6a (Ostiral Santua) eta apirilaren 9a (Pazko Astelehena) jai-egunak izango dira.

Halaber, 2012an jai-egunak izango dira maiatzaren 1a (Lanaren eguna), abuztuaren 15a (Ama Birjina Abuztuko), urriaren 12a (Festa nazionala), urriaren 25a (Euskadiko Eguna), Azaroaren 1a (Domu Santu Eguna), abenduaren 6a (Konstituzio Eguna) eta abenduaren 8a (Andre Maria Sortzez Garbiaren Eguna).

Era berean, udalek beste bi jai-egun ezarriko dituzte, eta Eusko jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Saialak onartuko ditu. Jai egun horiek berdinak edo ezberdinak izan daitezke lurralde bakoitzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea