Ekonomia -

Lan istripua

Langile bat zauritu da Hernanin, 10 metrotik behera erorita

44 urteko gizonezkoa lanean ari zen enpresaren teilatutik behera amildu da, Ibaiondo industriagunean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat zauritu da gaur, Hernaniko enpresa batean 10 metrotik behera erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak iragarri duenez.

Istripua 09:00etan izan da: Ibaiondo industrialdean dagoen konpainiako teilatuan lanean ari zela, behargina lurrera jausi da.

Eroritakoan, 44 urteko langilea bere kordean zegoela eraman dute, anbulantziaz, Donostia Unibertsitate Ospitalera.

Osalan Lan Segurtasun eta Osasunaren Euskal Institutuak jazotakoaren berri hartu du, eta ikerketa bat zabalduko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak