Ekonomia -

Tricheten ordez

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidente izendatu dute

Draghi Italiako Bankuko gobernadorea da eta euroguneko Finantza ministroen eta Europako Parlamentuaren babesa izan du.

Draghik azaroan hartuko du kargua. Argazkia: Efe.
Draghik azaroan hartuko du kargua. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Draghi italiarra Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidente izendatu du Europako Batzordeak. Draghik Jean Claude Trichet frantziarraren lekua beteko du azarotik aurrera, Batzordeko iturriek aditzera emandakoaren arabera.

Mario Draghi Italiako Bankuko gobernadorea da eta ostegun honetan euroguneko Finantza ministroen eta Europako Parlamentuaren babesa jaso du kontsultarako boto baten bitartez.

Italiarra EBZko kontseiluko kidea da eta bere kezka nagusien artean prezioen kontrola, integrazio ekonomikoa eta disziplina fiskala daude, batez ere Greziako krisiaren antzeko kasuak saihesteko orduan.

Inflazioaren kontrola

Draghik hainbat oztopo gainditu behar izan ditu izendapena lortzeko, tartean italiarra izatea. Zeregin latza izango du EBZn: Europako moneta politika garai oso zailetan zuzentzea.

BAzken egunetan egindako adierazpenetan, presidente italiarrak euroguneko inflazioa maila baxuetan mantentzearen garrantzia azpimarratu du, horrela gobernuek zorra emititzeagatik sortutako arrisku saria murriztea lortuko luketeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea