Ekonomia -
Gatazka
LAB sindikatuak 'iruzur' egitea leporatu dio Metro Bilbaori
"Egiazkoak ez diren" konpromisoak aireratzea leporatu dio sindikatuak Metro Bilbaoko zuzendaritzari.
Erredakzioa
LAB sindikatuak ''iruzur'' egitea eta ''gezurrezko akordioak'' publiko egitea leporatu dio Metro Bilbaori. Hori horrela, datorren astelehenean ez du '' proposamenik aurkeztuko''. Horrez gain, ''ostegunean egindako batzarraren ostean ez zutela akordiorik sinatu'' eta beraz elkarren artean konpromisorik ez dutela esan du sindikatuak.
Prentsaohar batean Metro Bilbaoko zuzendaritzak emandako informazioa gutxietsi du sindikatuak. Bere ustez, " gezurrak eta akordio faltsuak" aireratzen ditu enpresak.
Azken 48 orduetan sindikatuarentzat ez da aurrerapenik eman negoziaketei dagokienez. "Egiazkoak ez diren" konpromisoak aireratzea leporatu dio sindikatuak Metro Bilbaori.
Ostegunean egindako batzarrean, Metro Bilbaoren aldetik, "tentsio, nagusitasun eta mespretxu ugari egon zirela" eta akordiorik lortu ez zutela esan du sindikatuak.
Sindikatuen hitzetan, enpresa-zuzendaritzak, batzarreko edukiekin eta bileran izandako moduekin bat ez zetorren batzarraren akta aurkeztu zuen eta sindikatuak akta hori ez sinatzea erabaki zuen". Greba-batzordeak esan du bilelarik ez duela egingo eta "proposamenik ere ez duela emango" datorren astelehenean.