Ekonomia -

Kongresua

Lan Batzordeak gaur onartuko du pentsioen erreforma

Erretiroa hartzeko adina 67 urtera arte luzatzeko proposamenaren aurka egingo dute PPk, EAJk, ERC-IU-ICV taldeak eta BNGk, baina proiektua aurrera aterako du PSOEk, CIUren babesarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuko Lan Batzordeak astelehen honetan onartuko du pentsioen erreformarako lege-proiektua eta ondoren Senatura pasatuko da. Gaurko eztabaidan PPk, EAJk, BNGk eta ERC-IU-ICV taldeak erretiroa hartzeko adina 67 urtera arte luzatzeko proposamenaren aurka bozkatuko dute, baina proiketuak aurrera egingo du PSOEren eta CIUren babesarekin.

Europa Press albiste-agentziaren arabera, lege-proiektuari babesa ematearen trukean, PSOEk hainbat akordio sinatu behar izan ditu CIUrekin, testuan gehitu direnak eta berriro eztabaidatzea beharrezkoa izango ez direnak.

Gauzak horrela, pentsioen erreformaren lege-proiektua Estatuaren egoerari buruzko eztabaida baino lehen igorriko da Senatura, osoko-billkura egitea saihestuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea