Ekonomia -
Pentsioak
Kongresuak pentsioen erreforma onartu du
PPk, EAJk, BNGk eta ERC-IU-ICV taldeak erretiroa hartzeko adina 67 urtera arte luzatzeko proposamenaren aurka bozkatu dute, baina proiektuak aurrera egin du PSOEren eta CIUren babesarekin.
Erredakzioa
Kongresuko Lan Batzordeak pentsioen erreformarako lege-proiektua onartu du. Erreformak erretiroa hartzeko adina 67 urtera arte luzatzea, alarguntza eta zurztasun pentsioen hobetzea eta etxeko langileak Gizarte Segurantzaren erregimen orokorraren barnean sartzea proposatzen du, besteak beste.
Gaurko eztabaidan PPk, EAJk, BNGk eta ERC-IU-ICV taldeak erretiroa hartzeko adina 67 urtera arte luzatzeko proposamenaren aurka bozkatu dute, baina proiektuak aurrera egin du PSOEren eta CIUren babesarekin.
Europa Press albiste-agentziaren arabera, lege-proiektuari babesa ematearen trukean, PSOEk hainbat akordio sinatu behar izan ditu CIUrekin, testuan gehitu direnak eta berriro eztabaidatzea beharrezkoa izango ez direnak.
Gauzak horrela, pentsioen erreformaren lege-proiektua Estatuaren egoerari buruzko eztabaida baino lehen igorriko da Senatura, osoko-billkura egitea saihestuta.
Erreformak adingabeak zaintzeagatik ematen diren pentsioetan hobekuntzak eskaintzen ditu, baina aldaketarik nagusiena erretiro adina 67 urte arte atzeratzea da, 38 urte eta erdi kotizatu dutenek 65 urterekin erretiroa hartu dezaketen arren.