Ekonomia -

Aurrekontuak

Jaurlaritzak % 2 murriztuko du gehienezko gastua 2012an

Horrenbestez, gastua, gehienez, 9.964 milioi eurotako izango da datorren urtean. Gainera, Carlos Aguirrek iragarri du 1.190 milioi eurotako zorra aurrikusi dutela.

Carlos Aguirre Ekonomia sailburua. Argazkia: EITB
Carlos Aguirre Ekonomia sailburua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012ko EAEko aurrekontuetan gehienezko gastua % 2 murriztuko da, funtzionamendurako gastuak % 5 jaitsiko dira eta zorra 1.190 milioi euro ingurukoa izango da, Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak iragarri duenez.

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu-bilerak datorren urteko aurrekontuen zirriborroa onartu du. Lege-proiektua urrirako zehaztuta egongo dela adierazi du Aguirrek.

Jaurlaritzaren aurrikuspenaren arabera, euskal ekonomiak hazten jarraituko du, baina Euskadik herstura-politikari eutsiko dio.

2012ean oreka ekonomikoa mantentzeko, defizita Barne Produktu Gordinaren % 1,3koa izan daiteke eta horrek datorren urtean gehienezko gastua 9.964 izatea suposatuko, aurten baino % 2 gutxiago.

Zorrari dagokionez, 1.190 milioi euro ingurukoa izango dela iragarri du Carlos Aguirrek, baina zifra hori behin betikoa izateko diru-sarrera eta gastu definitiboak ezagutu behar direla nabarmendu du.

Amaitzeko, Ekonomia sailburuak esan du Euskadi geldialdi ekonomikoa gainditzen ari dela, baina krisiaren ondorioz "ezinegona" eta "mehatxuak" existitzen direla ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea