Ekonomia -

Eustateko datuak

Euskadik 3.020,7 milioi euroko defizita izan zuen 2009an

Halaber, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru aldundien zorra Barne Produktu Gordinaren % 7,2ren tankerakoa izan zen 2009an.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek 3.020,7 milioi euroko defizita izan zuten 2009. urtean, Barne Produktu Gordinaren % 4,7ren tankerakoa izan zen, Eustat Euskal Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.

Zergen bidez bildutako diruaren murrizketan oinarritzen da defizit hura: PFEZ (% -13,3), Gizarteen gaineko Zerga (% -27) eta BEZa (% -8,4). Berriz, inbertsio eta kapitalaren transferentzietan (% 23,5), finantza-operazioetan (% 10,5), beste ohiko gastuetan (% 8,5) eta langileen alorrean (% 6,1) izandako gastuek gora egin zuten.

Administrazioei begira, Eusko Jaurlaritzak aurrekontu negatiboa izan zuen 2009. urtean (2,5 milioi euro); jarraian, Gipuzkoako Foru Aldundia (434,4 milioi euro) eta Bizkaiakoa (241,6 milioi euro). Aurrekontu positiboa eman duen bakarra Arabako Aldundia izan da, 162,9 milioi eurokin.

Zorrari degokionez, 4.678,2 milioi eurokoa izan zen 2009. urtean, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru aldundien zorra Barne Produktu Gordinaren % 7,2ren tankerakoa.

1.906 erakundek osatu zuten Euskadiko administrazioa 2009an. Guztira, 11.834 langile zituen eta haietattik, % 68,7 Administrazio Orokorraren alor publikoaren kide zen, % 9,1 foru aldundikoaren kide eta % 22,2 administrazio lokalekoak. Langile publikoen % 70k lanpostu finkoa du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea