Ekonomia -
EAOn argitaratu dute
Gas naturala eta butanoa % 5,7 garestituko dira gaurtik
Ur beroa eta gas bidezko sukaldea duten bezeroek hilean 0,68 euro gehiago ordainduko dute eta gas naturala berokuntza sistemarako erabiltzen dutenek, berriz, 2,78 euro gehiago ordainduko dituzte.
Erredakzioa
Gas naturalaren tarteko Azken Baliabideko Tarifa (TUR) batez beste % 5,69 igoko da gaurtik. Butano botila, berriz, % 5,7 igoko da, 14,8 eurora arte BEZa barne. Horrela argitaratu dute Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO).
Industria Ministerioak azaldu duenez, TUR1 tarifari dagokionez (sukaldean eta ur berogailuan gasa dutenak), igoera % 4,6koa izango da, hilean 0,68 euro gehiago. Gas naturalaren TUR2 dutenek, hots, etxean gas bidezko berokuntza sistema dutenek, % 5,95 gehiago ordainduko dute, hilean 2,78 euro inguru.
Bi tarifen batez besteko igoera % 5,69koa izango da, hilean 2,37 euro gehiago ordainduko dituzte bezeroek.