Ekonomia -
Aurreikuspen ekonomikoa
BBVA: 'EAEko ekonomiaren hazkundea Espainiakoa baino arinago doa'
EAEko ekonomiaren sendotzea "neurri handi batean, Espainiako ekonomiaren hobekuntzaren eta Gobernuak abian jarritako erreformen menpe dago".
Erredakzioa
BBVAren txosten baten arabera, EAEn aurten ez da enplegu galera gehiago izango eta hazkunde % 1,3koa izango da.
Horrela dio BBVAk egungo egoera ekonomia aztertzeko seihilean behin aterako den txostenak.
BBVAren arabera, euskal ekonomiaren hazkundea % 1,3koa izango da, Estatukoaren batazbestekoa baino lau hamarren gehiago.
Turistak eta esportazioak dira EAEko ekonomiaren indarrak. Horri esker Estatuan baino eragin gutxiago izan du gurean krisi ekonomikoak.
Hori horrela, EAEko ekonomiaren hobekuntza "leuna baina iraunkorra" da, eta euskal merkatuaren berezko ezaugarri esker BEZaren murrizpen txikiagoa beharko du EAEk langabezia-tasa murrizteko".
Hala ere, EAEko ekonomiaren sendotzea "neurri handi batean, Espainiako ekonomiaren hobekuntzaren eta Gobernuak abian jarritako erreformen menpe dago".