Ekonomia -

Iruzkina

Euskal kutxak: Eta orain zer?

Banku berriaren botere banaketa onartu ondoren, bigarren oztopoa helduko da: kutxa bakoitzeko biltzarrek egitasmoa onartu beharko dute bi hilabete barru.

Pedro Garcia Larragan

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datozen bi hilabeetan, beraz, negoziazio gogorrak izango dira, biltzarretan ordezkaritza duten taldeen babesa lortu ahal izateko.

Hiru irizpide jarraituz izendatutako 100 kidek osatzen dute kutxa bakoitzeko biltzarra: Bat: Foru Aldundiek eta hiriburuetako Udalek proposatutako kideak; bi: sindikatuek proposatutakoak; hiru: kutxen bezeroek plataforma independenten bidez aukeratutakoak.

Bizkaian eta Araban aski da EAJren, PSEren eta PPren babesa lortzea. Gipuzkoan, berriz, hiru alderdi horien eta, gutxienez, CCOO sindikatuaren babesa lortzea ezinbestekoa da.

Gipuzkoako biltzarra korapilatsuena da, oso zatituta dagoelako. Sindikatuez eta hiru alderdi politiko horiez gain, Hamaikabatek, EAk eta Aralarrek ere ordezkaritza dute.

Kutxetako biltzarrak ez dira oraindik berritu, eta horregatik Bilduk ez du oraindik ordezkaritza lortu Kutxan (maiatzeko hauteskundeen aurretik izan duten eskema mantenduko dute).

Gaurko akordioak, beraz, bidea zabalduko du, baina oraindik zailena gelditzen da: biltzarren gehiengoak egitasmoa babestea eta proiektuaren alde bozkatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea