Ekonomia -
Aurten
Etxebizitza berrien prezioa % 2,2 merkatu da EAEn
Iazko ekainetik aurtengora % 4,9koa izan da prezioaren beherakada. Donostiak jarraitzen du izaten hiri garestiena: metro koadroko batez beste 3.165 euro ordaintzen dira.
Erredakzioa
Etxebizitza berrien prezioa % 2,2 merkatu da aurtengo lehenengo sei hilabeteetan, eta % 4,9 urtebetean, Tasazio Elkarteak gaur argitaratu duen txostenean agertzen denez.
Gasteizen jaitsi zen gehien etxebizitzen prezioa, lehenengo seihilekoan % 3,8 hain zuzen ere, eta urtebetean % 9,2. Donostian % 1,8 egin zuen behera prezioak (% 4,3 urtebetean) eta Bilbon % 1,7 (% 2,8 2010eko ekainaren aldean).
Donostiak jarraitzen du izaten hiri garestiena, metro koadroko batez beste 3.165 euro ordainduta. Bilbon 2.885 euro balio du batez beste metro koadroak eta Gasteizen 2.344.