Ekonomia -

Lan-kontratua

Nazioarteko Diru Funtsak % 11 gehiago ordainduko dio Lagarderi

Jokabiderik eta etikarik handiena eskatu dio Nazioarteko Diru Funtsak zuzendari kudeatzaile berriari. Lagardek 467.940 dolar jasoko ditu urtean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Diru Funtsak jokabiderik eta etikarik handiena eskatuko dio Christine Lagarde erakundeko zuzendari kudeatzaile berriari, eta 467.940 dolar ordainduko dizkio urtero, Dominique Strauss-Kahn aurreko zuzendariari ordaintzen ziotena baino % 11 gehiago.

Nazioarteko Diru Funtsak Frantziako Finantza ministro ohiaren kontratuaren nondik norakoak aurkeztu ditu gaur. Lagardek erakundeko kargua hartu du gaur.

Lagardek "jokabide etikoa" jarraitu beharko du, "zuzentasunez, inpartzialtasunez eta diskrezioz"; halaber, "egokia ez den edozein jokabide" saihestu beharko ditu.

Dominique Strauss-Khanek sinatutako lan-kontratuan ez ziren Lagarderi eskatutako jokabideak ezartzen. Strauss-Kahni eskatutako baldintza bakarra "Nazioarteko Diru Funtsaren langileei eskatzen zaien gutxieneko jokabide estandarrak" jarraitzea izan zen.

Strauss-Kahnek 420.930 dolarreko soldata jasotzen zuen urtero, eta 75.350 dolarreko gehigarria zuen. Orain, bost urte geroago, soldata hori 467.940 dolarrekoa da, eta gehigarria 83.760 dolarrekoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea