Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Europar Batzordea: 'Zoritxarreko erabakia hartu du Moody's agentziak'

Portugaleko zorraren kalifikazioa jaistea erabaki zuen agentziak, bere defizita ez murrizteko "arriskua gero eta handiagoa delako". Ondorioz, laguntza gehiago eska dezake herrialde horrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugalen nota lau koska jaitsi du bart Moody''s agentziak eta, Europar Batzordearen arabera, "zoritxarreko erabakia" izan da Moody''s hartutakoa. Amadeu Altafaj Europar Batzordeko ekonomia arduradunak azaldu duenez, erabakia hartzeko unea "eztabaidagarria da" eta "galdeketa hipotetikoetan" oinarritu dute.

Moody''s agentziaren erabakiak "kalifikazio agentzien portaera eta argitasuna zalantzan" jartzen dituela esan du Altafajek.

Burtsan ere bere eragina izan du. Espainiako IBEX 35 beherakadak izan ditu goizeko lehen orduan eta eguerdian. Erakuslea % 1,10 jaitsi da eguerdirako.

Gainerako merkatuek ere galerak izan dituzte: Frankfurt % 0,31 jaitsi da; Paris, % 0,44; Londres % 0,50 eta Milan % 1,74.

Atzo, Portugalen nota lau koska jaitsi zuen Moody''s agentziak. Honenbestez, Ba2 zabor-bonua izatera pasa da Portugaleko zorra, bere defizita ez murrizteko "arriskua gero eta handiagoa delako".

Ondorioz, laguntza gehiago eska beharko du herrialde horrek.Komunikatu batean, perskpetiba negatiboak zaintzapean mantenduko dituela jakinarazi zuen Moody''s agentziak, horrek epe luzera Portugalgo zorraren kalifikazioan jaitsiera berriak ekar ditzake. 1.000 milioi euroko zorra epe laburrera igorri du gaur Portugalek merkatuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea