Ekonomia -

Lan-istripua

Arcelor Mittal enpresako zaurituaren erredurek hobera egin dute

Langileak hobera egin du, baina lasaigarria eman eta mina kontrolatzeko aireztatze mekanikoa jarri diote. Lan-istripua iragan igandean gertatu zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumarragako (Gipuzkoa) lantegian lan-istripua izan zuen langileak hobera egin du, Gurutzetako Ospitaleko iturriek jakitera eman dutenez. Langilea aurpegian erredurak jaso zituen.

57 urteko gizona Bizkaiko ospitaleko Erreduren Unitatean sartu zuten 04:30 aldera. Gaur igorritako parte medikoaren arabera, zaurituak bigarren mailako erredurak ditu aurpegian, baina tratamendu kirurgikoa ez da beharrezkoa izango.

Langileak hobera egin du, baina lasaigarria eman eta mina kontrolatzeko aireztatze mekanikoa jarri diote, iturriek erantsi dutenez.

Lantegiko labe batean leherketa bat izan eta langilea zauritu zen. Beste lau langilek zauri arinak jaso eta Zumarragako ospitalean artatu zituzten, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea