Ekonomia -
Iruzkina
Une erabakigarria Europar Batasunaren historian
Zuloak betetzen joateak ez du balio jada. Gobernu ekonomiko europar baten sorkuntzan aurrerapausoak ematearen erabakia hartu edo euroa hiltzen utzi beharko da.
Jesus Torquemada
Une erabakigarri batera iristen ari gara Europar Batasunaren historian. Grezia, Irlanda eta Portugal aurretik eraman ditu zorraren krisiak eta Espainia eta Italia erortzear daude. Zuloak betetzen joateak ez du balio jada. Gobernu ekonomiko europar baten sorkuntzan aurrerapausoak ematearen erabakia hartu edo euroa hiltzen utzi beharko da.
Duela urte batzuk ezinezkoa zirudiena hasi da gertatzen: euroan diren zenbait herrialde irtetea. Alternatiba: Europako zorra jaulkitzea da, Eurogune osoak babestua. Orain, euroko herrialde bakoitzak zor propioa jaulkitzen du eta moneta bera izanda ere, finantzatzeko ordaintzen duten interes-tasa oso bestelakoa dela. Greziak zorra 10 urteko epean kokatu nahi badu ia % 17 ordaindu behar du; Portugalek eta Irlandak, berriz, ia % 13. Espainiak gainditu du % 6a eta Italia hesi horretatik gero eta gertuago dago. Bien bitartean, Alemaniari % 3 exijitzen diote merkatuek.
Egoera eutsiezina da, ezinezkoa da denbora luzez herrialde horiek moneta bera izan dezaten.