Ekonomia -

Loiuko aireportua

Bilboko Aireportuak terminala handitzea proposatu du hegaldi gehiago hartzeko

Aireportuak plan zuzentzailea berritzeko proposamena atera du jendaurreko informaziora. Horren arabera, plataforma berria erantsiko diote terminalari, eta bost pasabide berri jarriko dituzte bertan.

Planak egungo terminala handitzea aurreikusi du. EFEren artxiboko argazkia
Bilboko Aireportua.
Planak egungo terminala handitzea aurreikusi du. EFEren artxiboko argazkia

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Aireportuak gora egin du azken urteetan hegaldi zein bidaiari kopuruan, eta etorkizunean ere hazten jarraitzea da aurreikuspena. Horren aurrean, terminala handitzeko proposamena egin berri du Loiuko aireportuak.

Hegazkineria Zibilaren Zuzendaritza Nagusiak —Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendarako Ministerioaren menpekoa— jendaurreko informaziora atera du Bilboko Aireportuaren Plan Zuzentzailea berrikusteko proposamena, baita Ingurumena Iraunarazteko Txostena ere. 45 egunez egongo da kontsulgai, erakundeek eta norbanakoek alegazioak aurkezteko aukerarekin.

Planak gaur egun dagoen terminala handitzea aurreikusten du. Hori horrela, ezkerretara (pistetatik begiratuta) plataforma edo dike berria egingo dute eta bost pasabide edo finger berri paratuko dituzte. Horrez gain, bidaiarientzako aparkaleku gehiago jarri eta lan teknikoetarako eraikin berri bat altxatuko dute.

Halaber, hegazkinen zama-eremua iparraldera eramatea aurreikusi dute, baita zentral elektrikoa eta erregaien eremua handitzea ere.

Etorkizunera begira aireportu batek izan ditzakeen beharren araberako azpiegitura berriak proposatzeko baliabidea da plan zuzentzailea. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bizkaia Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Bidaiak