Ekonomia -
Lan-gatazka
Bilboko metroaren greba amaitu da
Zuzendaritzak eta sindikatuek adostutako aurreakordioa berretsi dute metroko langileek goizeko eta arratsaldeko batzarretan. Horrela, hilabete eta erdiko iraupena izan duen lan-gatazka bukatu da.
Erredakzioa
Zuzendaritzak eta sindikatuek adostutako aurreakordioa berretsi dute Metro Bilbaoko langileek arratsaldeko batzarrean. Era horretan, greba bertan behera geratu da.
Jadanik goizeko batzarrak aho batez babestu du zuzendaritzak eta sindikatuek adostutakoa. Ondorioz, greba bertan behera utzi eta lan-gatazka bukatutzat jo dute langileek. Gatazkak hilabete eta erdiko iraupena izan du.
Goizeko batzarrean 60 bat lagunek parte hartu dute. Langile bakarra abstenitu egin da.
Honenbestez, metroko historian izan den grebarik luzeena amaitu da. Hilabete eta erdiko iraupena izan duen lan-gatazkari amaiera emateko itun bat sinatu zuten atzo sindikatuek eta zuzendaritzak. Denbora tarte horretan bi eta lau orduko bederatzi lanuzte egin dituzte metroko langileek.
Akordioaren arabera, gidariak 166 eta geltokietako ikuskatzaileak 182 izango dira metroa Basauriko erdialdera heltzen denean.
Ikuskatzaile eta gidari kopuruaren inguruan akordioa duela zenbait egun lortu dute, baina gidarien lan-baldintzak kaskartzearen beldur ziren sindikatuak.