Ekonomia -
Elkarrizketa ETBn
Eusko Jaurlaritzak % 1,4ko hazkunde aurreikuspenari eusten dio
Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak uste du lanpostuen sorkuntza % 1,5 inguruko hazkundearekin iritsiko dela, beraz, EAE "hortxe" egongo dela, baina "horrek ez du esan nahi langabezia jaitsiko dela".
Erredakzioa
Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia sailburuak esan du EAEko hazkunde ekonomikoaren aurreikuspena % 1,4an mantentze dutela urte amaierarako.
Sailburuak ETBko Egunon Euskadi saioan azaldu duenez, lanpostuak % 1,5 inguruko hazkundearekin sortzen dira, hori dela eta, EAE "hortxe" egongo dela espero du. Dena dela, argia adierazi nahi izan du horrek ez duela esan nahi langabezia jaitsiko dela.
Kutxen legea
Ekonomia sailburuari Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen kutxen legeaz ere galdetu diote eta arau berriarekin Espainiako Gobernuak onartutako dekretuak betetzea eta asanbladetako ordezkaritza proportzionala izatea bilatu dutela erantzun du.
Jaurlaritzak legea onartu duen arren, orain Legebiltzarrak babestu beharra duela zehaztu du Aguirrek. "Azarorako" akordioak iritsiko direla espero du, lege berriarekin "denok eroso egon gaitezen".
Akordioak aldundiekin
Patxi Lopez lehendakariak uztailaren 20an hiru ahaldun nagusiekin egingo duen bilerari dagokionez, Aguirrek uste du "ezinbestekoa" dela haiekin zerga politikaz hitz egitea. Gainera, ziur omen dago akordioetara iritsiko direla neurri zehatzetan, "iruzurraren kontrako borrokan eta zerga jakin batzuetan" bereziki.
Funtzionarioen soldata
Ekonomia sailburuak esan du 2011ko murrizketa guztiak egin dituztela eta inork ez diola esan "euskal funtzionarioen soldatak murriztuko direla".