Ekonomia -

Lehenengo aldiz

Euskadik Edinburgoko 'Taste of Spain' jaialdian parte hartuko du

Ekitaldia datorren larunbat eta igandean izango da, eta 30.000 pertsona baino gehiago bertaratzea espero dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik "Taste of Spain" kultura eta gastronomia jaialdian parte hartuko du lehenengo aldiz, Edinburgon (Eskozia) ospatzen den gertaera jendetsuenetariko batean. Bertan, Euskal Herriko turismo-baliabide onenak erakutsiko dituzte.

Datorren larunbat eta igandean egingo dute festa, eta 30.000 pertsona joatea espero dute, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez.

Beste autonomia erkidego batzuek egiten duten moduan, Euskadik ere Erresuma Batuan bere turismo-eskaintza aurkeztu nahi izan du, iaz ingelesen 80.000 bisita inguru jaso zituelako. Estatu horren merkatua lehentasunezkoa da Euskadiko sektorearentzat.

Euskal kultura han izango da, Aukeran Dantza taldeak larunbat eta igande bitartean zortzi kontzertu emango baititu. Gastronomiak ere bere lekua hartuko du Euskadik "mundu mailan" duen baliabide esanguratsuenetako bat delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea