Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Langabezia-tasa ez da 2012ra arte jaitsiko, Euskadiko Kutxaren arabera

Gainera, Euskadiko langabezia-tasa urte amaierarako % 10,5etik ,4ra pasatzea aurreikusi dute kutxako buruek, eta Europak krisiari erantzun bat ematearen alde egin dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Kutxaren arduradunen ustez, Euskadiko langabezia-tasa % 10,5etik (2010eko datua) % 11,4ra pasatuko da, urte amaierarako. Gainera, ekonomiaren hazkunde erritmoa ez da langabeziarekin amaitzeko nahikoa izango, hain ustez, baina langabezia 2012an murriztea espero dute.

Erakundeak 2010eko euskal ekonomiari buruz egin duen txostena gaur aurkeztu dute, Bilbon. Idatzian, aurten Nafarroako langabezia-tasa % 11,8tik % 12,1era pasatuko dela iragarri dute, eta Espainian datu hori % 20,1etik % 21era igoko dela ere adierazi dute.

Euskadiko Kutxaren arduradunek adierazi dutenez, ez dute Espainian ekonomia "erreskaterik" egin beharrik ikusi. Dena dela, Europak krisiari erantzun bat ematearen alde egin dute, "euroaren proiektua arriskuan dagoelako".

Erakundearen aurreikuspenen arabera, Euskadiko Barne Produktu Gordina (BPG) % 1,4 igoko da aurten. Nafarroako eta Espainiako ekonomiak, berriz, % 1,6 eta % 0,9 haziko dira, hurrenez hurren.

Xabier Egibar Euskadiko Kutxaren zuzendariordeak azaldu duenez, krisitik irteteko prozesua "mantsoa izango da", eta 2012ra itxaron beharko dugu "hazteko, lanpostuak sortzeko eta langabezia-tasa jaisteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea