Ekonomia -

Batzarra

Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa martxoaren 11n bilduko da

Aurrekontuen egonkortasuna eta 2017ko, 2018ko eta 2019ko kupoak jarriko dituzte mahai gainean, besteak beste.

Erkoreka eta Azpiazu bileran izango dira. Argazkia: Efe
Erkoreka eta Azpiazu bileran izango dira. Argazkia: Efe
Erkoreka eta Azpiazu bileran izango dira. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroak eta Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak martxoaren 11n jarri dute hitzordua Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa elkartzeko, eta bertan jorratuko dituzte, besteak beste, aurrekontuen egonkortasuna eta 2017ko, 2018ko eta 2019ko kupoak.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Monterok eta Azpiazuk gaur hitz egin dute martxoaren 11ko hitzordua ixteko. Espainiako Ogasun Ministerioaren egoitzan izango da bilera, Madrilen.

Jorratu dituzten gaien artean egongo dira EAEren aurrekontu egonkortasuna, 2017ko eta 2018ko behin betiko kupoak, 2019ko behin behinekoa, Batzorde Arbitraleko kideak, MOSS BEZaren funtzionamendua eta euskal erakundeen presentzia estatuaz gaindiko zerga organoetan.

Adosteko puntuen xehetasunak bi ordezkaritzek sinatu beharreko dokumentua adosten dutenean jakinaraziko dute. Datozen egunotan iritsiko da Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren deialdi formala, bi gobernuen aldetik.

Euskal erakundeen aldetik, Azpiazu bera, Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua, Itziar Agirre Ogasun sailburuordea eta Ramiro Gonzalez, Unai Rementeria eta Markel Olano Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak bertaratuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak