Ekonomia -

Ekonomia krisia

Zapaterok eta David Cameronek Europako egoera aztertuko dute Londresen

Espainiako Gobernuko prsidentea Britania Handiko Lehen ministroarekin bildu da Europa astintzen ari den krisi ekonomikoa aztertzeko eta aurka egiteko hartu diren neurriak berrikusteko.

Zapatero eta David Cameron, Londresko bilera amaitu ostean. Argazkia:EFE
Zapatero eta David Cameron, Londresko bilera amaitu ostean. Argazkia:EFE
Zapatero eta David Cameron, Londresko bilera amaitu ostean. Argazkia:EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak gaur Londresera bidaiatu du, Britainia Handiko Lehen ministroarekin, David Cameronekin biltzeko. Europar Batasunak ekonomia krisiari eman dion erantzuna eta martxan jarri dituzten neurriak izango dituzte hizpide, besteak beste.

Lehenengo aldia izango da bi agintariak Dowming Streeteko 10. zenbakian elkartzen direna, nahiz eta hainbatetan izan duten telefonoz hitz egiteko aukera, edo baita pertsonalki ere, Europar Batasuneko goi bileretan eta G-20an, esaterako.

Eurotaldeak iragan astean Bruselan Greziari eman beharreko laguntza berria zehazteko izan zuen bileraren ostean, Zapatero Cameronekin biltzen den Euroguneko lehenengo agintaria izango da.

Beraz, Gobernuaren iturrien arabera, Zapaterok negoziazioen gaineko hainbat xehetasun argituko ditu eta bien artean laguntza berriak epe labur, ertain eta luzera izan ditzakeen ondorioak aztertzen saiatuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea