Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Greziako 8 bankutan kalifikazioa jaitsiko duela esan du Moody'sek
Espainiako arrisku prima indar handiarekin igo eta 326 puntuekin itxi da. Pasa den ostiraleko mailaren gainetik egon da, orduan 294 punturekin itxi baitzen.
Erredakzioa
Moody''s arriskuak neurtzeko agentziak adierazi duenez, posible litzateke Greziako zortzi bankuren kalifikazioa jaistea, Greziako bonuen beherapenari jarraituz eta hauek Ca mailan utziz.
Europar Batasunak Greziaren alde egindako erreskate programan justifikatzen du Moody''sek neurri hau. Gainera,"finantza instituzio gehienak proposatutako zorraren trukeak "hartzekodun pribatuek galera ekonomikoak izatea" inplikatzen duela adierazi du.
Agentziak bankuen oharren berrikustea beherapen posible bat izateko Greziako finantziazio programaren barruan sektore pribatuaren sartzearen ondorioa dela gaineratu du. Gainera, Institute of International Financeren arabera, hartzekodun pribatuen galerak % 20koa izan ahal da.
Espainiako arrisku primak berriro gora egin du
Espainiako arrisku prima 326 puntuekin itxi da. Pasaden ostiraleko mailaren gainetik egon da, honetan, 294 puntuekin itxi zen.
Greziako bonoen kalifikazioaren jaistea ez ordaintzearen kategoriaraino Moody''ek hartu duen erabaki honek inbertitzaileen artean ziurgabetasuna eta mesfidantza sortu du.