Ekonomia -

2010ean bezala

Eraikuntza % 10 jaitsiko da 2011n Espainian

2011n eraikuntzak beherakada izan du laugarren urtez jarraian, DBK enpresa aholkulariak argitaratu dituen datuen arabera. 2012an, jaitsiera txikiagoa izango da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian eraikuntza sektoreak % 10eko jaitsiera izango du 2011n, 2010ean beste, eta 134.000 milioi euroko ekoizpena lortuko du, DBK enpresa aholkulariak adierazi duenaren arabera.

2010ean, 147.902 milioi euroko ekoizpena izan zuen eraikuntzak. 2007an, berriz, 200.554 milioi euro lortu zituen. Hortaz, iaz ekoizpena % 26 jaitsi zen, orduko datuekin alderatuta.

DBKren ustez, 2011n eta 2012an are gehiago okertuko da eraikuntza sektorea; izan ere, gastu publikoak behera egingo du azpiegituretan.

Horrela, 2011n eraikuntza sektoreak behera egingo du laugarren urtez jarraian, eta eraikuntza zibila % 21 jaitsiko da. 2012an, jaitsiera txikiagoa izango da.

Horrez gain, enpresa aholkulari horren arabera, 2008eta 2010 urte bitartean, eraikuntza sektoreak jaso duen murrizketak enpresa eraikitzaileen kopuruak behera egitea eta lanpostuak gutxitzea eragin du.

2010 urtearen hasieran, 103.487 enpresa zeuden sektore horretan (aurrekoan baino % 13,5 gutxiago), eta 2011ko lehen hiruhilekoan 1,49 milioi pertsona ari ziren sektore horretan lanean; 2010eko garai berean baino 170.000 pertsona gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea