Ekonomia -

Lehen seihilekoaren datuak

Vuelingek 19,5 milioi euro galdu ditu

Hegaldi merkeak eskaintzen dituen airelinearen erregai gastua % 34 hazi da 2011ko lehen sei hilabeteetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vueling hegaldi merkeak eskaintzen dituen airelineak 19,5 milioi euro galdu ditu aurtengo lehen seihilekoan, konpainiak Balore Merkatu Nazionalari (CNMV) jakinarazi dionez. Iazko epe berean, 7,1 milioi euro irabazi zituen.

Erregai gastuak % 34 hazi dira konpainiarentzat, eta ondorioz, gastu orokorrak % 13 handitu dira.

2011ko lehen sei hilabeteetan, Vuelingek 356,9 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu, iaz baino % 1 gehiago.

''Leasing'' gastuak, amortizazioak, zergak eta interesak kenduta, enpresaren emaitza 22,9 milioi eurokoa izan da (57,6 milioi iaz).

Vuelingek 5,3 milioi bidaiari garraiatu ditu lehen seihilekoan, % 6 gehiago, eta hegazkin kopurua 41era igo du (% 16 gehiago).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea