Ekonomia -
Bilera Gasteizen
Lopezek eta Confebaskek ekonomiaren suspertzea jorratuko dute irailean
Patxi Lopez lehendakaria Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidente berriarekin bildu da gaur eguerdian. Haien arteko lehenengo bilera izan da, Lujua patronaleko buru izendatu ondoren.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakaria Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidente berriarekin bildu da gaur eguerdian, Lehendakaritzan. Haien arteko lehenengo bilera izan da, Lujua patronaleko buru izendatu ondoren.
Miguel Lazpiur Confebaskeko aurreko presidentea ere gaurko bileran izan da lehendakaria agurtzeko, sei urtez Confebaskeko buru izan eta gero.
Lehendakariak eta Confebaskeko presidenteak irailean beste bilera bat egitea adostu dute eta bertan hainbat gai jorratuko dituzte, tartean, ekonomiaren suspertzea, enpleguaren sustapena eta enpresen egoera.