Ekonomia -
Bankaren mozkinak
Santanderrek 3.501 milioi euro irabazi ditu 2011ko lehen hiruhilekoan
Hala ere, 2010ko epe berdinarekin alderatuta, Emilio Botinen bankuak % 21 gutxiago irabazi du. Gainera, maileguen beherakadak bultzatuta, berankortasunak ere gora egin du.
Erredakzioa
Santanderrek 3.501 milioi euro irabazi ditu 2011ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko epe berdinarekin alderatuta, % 21 gutxiago, erakunde honek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez.
Santander bankuaren marjina gordina % 6,1 hazi da urtarrila eta ekaina artean, 22.137 milioi euroraino. Marjina garbia, berriz, % 2,8 handitu da, 12.406 milioi euroraino iritsi baita.
Bankuaren diru-sarrerak % 6 handitu dira lehen seihilekoan, eta ekitaldi horren bigarren hiruhilekoan 11.000 milioi euroren kopurua gainditu du lehen aldiz; ia erdia (5.700 milioi euro) merkatu azaleratu berrien eskutik eta gainerako guztia (5.500 milioi euro) herrialde industrializatuen eskutik.
Taldearen berankortasun tasa % 3,78an kokatu da ekainean (% 3,37an zegoen iaz) eta berankortasuna % 4,81ekoa izan da Espainian. "Hazkunde txikiak" izan dira beraz, Espainian, “neurri handi batean”, kredituen beherakadaren eraginez, bankuaren arabera.
Bestalde, bezeroen diru-erreserbak % 5 igo dira, 624.414 milioi euroraino, eta kredituak % 0,5 gutxitu dira, 723.969 milioi euroraino. Espainiako kreditua % 7 jaitsi da epe horretan, eta bertan bizi ez direnena, berriz, % 2 igo da.