Ekonomia -
Abiadura Handiko Trena
'Euskal Y'aren Legorretako zatian bi bat-egite gehiago egin dituzte
Eusko Jaurlaritzak AHTaren ibilbidea 2016rako amaitzeko nahia berretsi du obra horiekin. Ibilbidearen % 60 baino gehiago tunelen azpian lurperatuta joango da.
Erredakzioa
Ia erabat tunel barruan doan ''Euskal Y''-aren Legorretako zatian bi kale edo erasoko fronteen bat-egite egin dituzte. Obra horiekin Gipuzkoako adarraren eraikuntzaren ardura duen Eusko Jaurlaritzak argi utzi du trazatu osoa 2016rako amaitzeko duen konpromisoa betetzeko asmoa.
Legorretako zatiak dituen 3,5 kilometroetatik, 2,9 tunel barruan doaz, eta gainerakoak, Zubina eta Lasarte erreken gainetik, hurrenez hurren 144 eta 382 metroko luzera duten bi zubitatik pasatuko dira. Horrela, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak azpimarratu duenez, ''Euskal Y''-ak errepideko garraioarekin alderatuz gero, %70 murriztuko du airera egiten den isurketa maila, eta zarata maila 10 puntu txikiagoa izango da.
AHT-aren ibilbideak ez du inolako eraginik Euskal Autonomia Erkidegoko bederatzi parkeetan, eta bidearen % 60 baino gehiago lur azpitik doa, tuneletan.
''Euskal Y''aren trazatuak hartzen dituen 390 hektareatatik, 30 hektarea bakarrik, hau da, trazatuaren %8, landu daitekeen lurra da. Kopuru hori, Euskadin nekazaritzarako dagoen lurraren % 0,04 baino ez da. Gainera, hondeaketa lanetan soberan geratu den materialarekin egindako betelanei esker, gaur egun erabiltzen ez diren ibarbide guneak nekazaritzarako berreskuratu ahal izango dituzte.