Ekonomia -

Ebazpena

2,5 milioi ordaindu beharko ditu bere enpresak porrotera eramateagatik

Enpresaria Mekanikalan Mondragon, Andarto eta Terpeck enpresetako jabea zen. Epaiaren arabera, nahita ondoratu zituen, bere enpresetako diru kontuetan akats larriak eginez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal enpresari batek 2,5 milioi euroko isuna ordain du beharko du, bere enpresak nahita hondoratzea eta 72 langile lanik gabe uztea egotzita. Gasteizko epaitegi batek hartu du erabakia, enpresari horren hiru konpainiak Araban baitzeuden.

Enpresaria Mekanikalan Mondragon, Andarto eta Terpeck enpresetako jabea zen. Epaiaren arabera, nahita ondoratu zituen, bere enpresetako diru kontuetan akats larriak eginez.

Epailearen ebazpenaren arabera, enpresariak hainbat irregulartasun egin behar izan zituen, enpresak porrotera eramateko.

2009. urtearen amaieran hasi ziren arazoak Mekanikalan Mondragon enpresan. Legutioko Gojain industrialdean kokatutako enpresak 42 langile zituen, eta jabeak ez zizkien 10 hilabeteetako soldatak ordaindu.

Langileek epaitegietara eraman zuten enpresako kontuak aztertzeko eskaera.

Sindikatuek azaldu dutenez, lanik gabe geratu ziren beharginentzat eta enpresariak utzi zituen zorrak ordaintzera “bideratu beharko litzateke” kalte ordaina.

CC.OO sindikatuak argitu duenez, Mekanikalanez gain, enpresari honek zituen beste bi enpresetako kudeaketetan ere “manipulazio berdina egin zuen”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea